AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Mobilizazioei ekin diete Zumaiako eguneko zentroko langileek
Zerbitzuaren kalitatea "kinka larrian" dagoela salatu dute. Hiru erizain laguntzaile baino ez daude 20 pertsona zaintzeko.
2023eko maiatzaren 23
Mobilizazioei ekin diete Zumaiako eguneko zentroko langileek

Elkarretaratzea egin dute Zumaiako (Gipuzkoa) eguneko zentroko zerbitzuko langileek gaur goizean, maiatzaren 23an. Erabiltzaileak behar bezala zaintzeko denbora falta salatu dute hemen ere: "Hiru erizain laguntzaile gaude 20 pertsona zaintzeko eta ezin dugu gehiago, ez gara iristen".

Ratio onartezin horien aurrean, zaintzaileen lan-baldintzen hobekuntza eta "aitona-amonak modu duinean zaintzea" aldarrikatu dute. Gaurkoaz gain, beste elkarretaratze bat egingo dute maiatzaren 25ean, ostegunean. 18:00etan batuko dira Zumaiako Beheko Plazan.