AKTUALITATEA / Homofobia
Maruxak taldeak eraso homofobo bat jasan du sanferminetan
"Putos maricones" oihukatu eta kristalezko botilak bota zizkieten hainbat gizonek.
2026eko uztailaren 9 - 06:12
Maruxak taldeak eraso homofobo bat jasan du sanferminetan
— ARGAZKIA Tafallako Udalaren bidez.

Maruxak musika-taldeak Instagram bidez salatu duenez, eraso homofobo bat jasan du Iruñeko (Nafarroa) sanferminetan. Bi gizonek egin zieten eraso taldeko kideei eta haien lagun batzuei: "Putos maricones" oihukatu ondoren, kristalezko botilak jaurti zizkieten. Halako eraso homofoboak gertatzen direla ohartarazteaz gain, "espazio seguruak" sortzera deitu dute Maruxaketik.