"Maria Jose Baños Andujar preso politiko antifaxistak kartzelan jarraitzen du. Maria Jose larri gaixorik egon arren estatu espainiarraren xantaia eta mendekuz beteriko espetxe politika ankerrak preso mantentzen du.
Maria Jose erakusten ari den duintasuna eta koherentzia dira, hain zuzen, estatu zapaltzaile espainiarrak kendu nahi dizkionak, bere izaera iraultzaile eta borrokalaria deuseztatzeko asmoarekin.
Idatzi hau sinatzen dugunok, elkartasun internazionalistaren baitatik, Maria Joseren askatasuna aldarrikatzeaz gain, bere estatus politikoa errespeta dezatela eskatzen dugu. Hori dela eta, astero 24 orduko baraualdia egiten dihardugu. Estatu espainiarraren tortura kasu berri honen aurrean Maria Joseren jarrera borrokalaria goraipatzen dugu".
Sinatzaileak:
Garikoitz Etxeberria Goikoetxea
Mikel San Sebastian Gaztelumendi
Aitor Cotano Sinde
Orkatz Gallastegi Sodupe
Julen Atxurra Egurrola
J.M. Etxeberria Garaikoetxea Goierri
Jon Kepa Preciado Izarra
Andoni Goikoetxea Gabirondo
Patxi Ruiz Romero
Fernández Garcia Jodra