AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Margoketa faxistak egin dituzte Iruñean
Erorien Monumenturen aldeko pintaketak agertu dira Iruñean, oroigarri faxistari buruzko eztabaidari lotuta. Margoketa horietako batzuk estali dituzte jada, faxismoaren kontrako mezuekin.
2024eko apirilaren 25
Margoketa faxistak egin dituzte Iruñean

Margoketa faxista ugari egin dituzte Iruñean (Nafarroa) azken orduetan. Besteak beste, "Pamplona con los caídos" eta "Los caídos no se toca" mezuak irakur daitezke kaleetan, Erorien Monumentuari buruz berriki ireki den eztabaidaren harira.

Pintaketa horietako batzuk ezabatu eta estali dituzte jada. Mezu faxisten ordez, "Faxismoa borrokatu" edota "Faxismoaren aurrean, langile antolakuntza" aldarriak irakur daitezke orain.

40ko hamarkadan eraiki zuten Erorien Monumentua Nafarroako hiriburuan, Espainiako Gerra Zibilean frankismoaren alde borroka egin zuten faxisten omenez. Azkenaldian, hainbat kolektibok eta eragilek atera dute mahaira hura eraisteko beharra; esaterako, Iruñerriko Kontseilu Sozialistak.