AKTUALITATEA / Faxismoa
Margoketa faxistak egin dituzte Andoainen
"Kedada antiarrazista" izan zuten atzo arratsaldean Igara espazioan.
2025eko uztailaren 24
Margoketa faxistak egin dituzte Andoainen

Andoainen (Gipuzkoa), pintaketa faxistak egin dituzte berriki. "Birmigrazioaren" ("Remigración") aldeko mezuak pintatu dituzte herriko hainbat tokitan, baita "Faxismoa Euskadin bai" dioten margoketak ere. Horrekin batera, svastika nazia margotu dute zenbait txokotan.

Mezu faxista eta arrazista horiek direla-eta, "kedada antiarrazista" jarri zuten atzo arratsalderako Andoaingo Igara espazioan.