AKTUALITATEA / Kontseilu sozialistak
Maiatzaren 1ean hemeretzi herritan egingo dituzte mobilizazioak Kontseilu Sozialistek
Mobilizazioak zein ordutan eta nondik irtengo diren zehaztu dute jada Kontseilu Sozialistek. Aurten lelo berdina izango dute guztiek: 'Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen'.
2022eko apirilaren 19
Maiatzaren 1ean hemeretzi herritan egingo dituzte mobilizazioak Kontseilu Sozialistek

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek apirilaren 3an jakinarazi zuten mobilizazioak egingo dituztela aurtengo Maiatzaren Lehenean ere, eta guztiek lelo berdinaren pean, gainera: Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen. "Tradizio handiko egun hori probestu nahi dugu langileria iraultzailearen memoria gurera ekartzeko, egungo proletalgoa borrokara deitzeko eta Kontseilu Sozialistak ezagutzera emateko", adierazi zuten Kontseilu Sozialistetako kideek agerraldi baten bidez.

Aurten Euskal Herriko hemeretzi herritan izango dira mobilizazioak maiatzaren 1ean, eta deialdi zehatzen berri eman dute jada lekuan lekuko Kontseilu Sozialista gehienek. Hona hemen: