AKTUALITATEA / Soldata sistema
Loiu eta Barazarren gertatutako langileen heriotzak salatu dituzte
Atzo langile bat erail zuten Aceros Olarra enpresan, eta gaur, egun osoko lanuztea egin dute bere lankideek. Bestalde, Barazarren izan zen lan erailketa salatzeko, hainbat sindikatuk elkarretaratzea deitu dute biharko, Eusko Jaurlaritzaren aurrean.
2019eko maiatzaren 23
Loiu eta Barazarren gertatutako langileen heriotzak salatu dituzte


Bestalde, Barazarren jazotakoa salatzeko, biharko elkarretaratzea antolatu dute Bilbon (Bizkaia), 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Hainbat sindikatuk egin dute deialdia, eta “doluminak eta elkartasuna” adierazi dizkiete eraildakoen senideei.

Aurten dagoeneko 21 langile erail dituzte Euskal Herrian; horietako bost aste honetan. Sindikatuek salatu dutenez, errepidean gertatzen dira lan istripu gehien, eta arduradun politikoei erantzukizunak eskatu dizkiete.