AKTUALITATEA / Palestina
Leioako Aula Magnako eskailerak Palestinako koloreekin margotu ditu IAk
Bihar mobilizazioak egingo dituzte EHUn eta NUPen, unibertsitateei exijitzeko Israelekin dituzten harremanak eten ditzatela.
2025eko irailaren 17
Leioako Aula Magnako eskailerak Palestinako koloreekin margotu ditu IAk

Atzo, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko ekintza bat egin zuen Ikasle Abertzaleakek (IA) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Leioako (Bizkaia) campuseko Aula Magna pareko eskailerak Palestinako banderako koloreekin pintatu zituen, bihar, irailaren 18an, mobilizatzera deitzeko. Izan ere, IAk mobilizazioak antolatu ditu bihar eguerdirako Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eta EHUko hainbat campusetan; Leioan, Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba) hain zuzen ere.

"Euskal Herriko ikasleok Israelen aurka eta palestinar erresistentziaren alde mobilizatu behar gara", adierazi zuen ikasle-antolakundeak atzokoan: "Norabide horretan egin dezakegun ekarpena Israelekin dauden harremanak eteteko presioa egitea da".