AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Lau urteko zigorra Tuteran emakume bat bortxatzen saiatu zen gizonari
2017. urtean izan zen erasoa Tuteran, eta lau urteko espetxe zigorra ezarri dio erasotzaileari Nafarroako Justizia Auzitegiak. Emakumearen bikotekide ohia da.
2021eko apirilaren 3
Lau urteko zigorra Tuteran emakume bat bortxatzen saiatu zen gizonari

Nafarroako Justizia Auzitegiko Bigarren Sekzioak zazpi hilabete murriztu du zigorra, okerreko atzerapenak —18 hilabete hain zuzen— direla-eta. Hortaz, azkenerako, lau urteko kartzela zigorra ezarri dio gizonari. Hala ere, Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko aukera izango du.

Tuteran (Nafarroa) izan zen bortxaketa saiakera 2017an, bikotea banandu eta urte bat geroago. Bikotekide ohiak egindako erasoak "depresioa, maila psikosomatikoko kalteak, autoestima baxua eta beldurra" sortu zizkion emakumeari.