AKTUALITATEA / Soldata sistema
Larri zauritu da langile bat Bilatortako Juice & World enpresan
Aurreko astean izan zuen lan-istripua beharginak, eta ZIUetan jarraitzen du, larri. Azpian hartu zuen kargatzeko kai baten ateak.
2022eko martxoaren 18
Larri zauritu da langile bat Bilatortako Juice & World enpresan

Villatuertako (Nafarroa) Juice & World enpresako langile bat larriki zauriturik dago Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Aurreko asteazkenean, martxoaren 9an, lan-istripu bat izan zuen lantegian, kargatzeko kai baten ateak kolpatu eta zanpatu baitzuen. Konortea galtzeaz gain, hainbat hezur hautsi zituen, eta barne-lesioak ere jasan zituen. Bere lankide batek topatu zuen zauriturik, eta larrialdi-zerbitzuetara hots egin zuen.

57 urte ditu langileak, eta erietxeko Zainketa Intentsiboen Unitateetan dago oraindik.