AKTUALITATEA / Soldata sistema
Larri zauritu da eraikuntzako langile bat Barakaldon
Aurreko ostegunean izan zuen lan-istripua beharginak: bosgarren solairutik jausi zen.
2023eko maiatzaren 22
Larri zauritu da eraikuntzako langile bat Barakaldon

Eraikuntzako langile bat larriki zauritu zen Barakaldon (Bizkaia) aurreko astean. Ostegunean izan zen lan-istripua, eguerdian: Ibarra kaleko etxebizitza batean ari zen lanean behargina, lan bertikalak egiten, hain justu. Orduan erori zen bosgarren solairutik, eta larriki zauritu zen. Ospitalera eraman zuten, baina oraingoz ez dute berririk eman.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 21 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.