AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Lanuzteei ekin diete FM Logistics enpresako langileek
Zuzendaritzak lan-hitzarmenaren negoziazio prozesua blokeatu duela salatu dute langileek. Antza, soldaten parekatzea da enpresak onartzen ez duen baldintza eta, helburu hura lortze aldera, lau orduko lanuzte bat egin zuten atzo.
2022eko maiatzaren 11
Lanuzteei ekin diete FM Logistics enpresako langileek

Ororbiako (Nafarroa) Kybse lantegiaren hornikuntzaz arduratzen da FM Logistics eta atzo, maiatzaren 10ean, lau orduko lanuzte bat egin zuten enpresako langileek. Lan-etenaldi gehiago egingo dituzte datozen egunetan, enpresako zuzendaritzak lan-itunaren negoziazio prozesua blokeatu baitu.

Soldaten parekatzea izan da negoziazioak hautsi dituen eskaera, eta baldintza hura lortze aldera mobilizatu dira beharginak. Salatu dutenez, urtean 1.200 euroko desberdintasunak daude langileen ordainsarien artean.

Sindikatuen arabera, langile guztiek hartu zuten parte atzoko lanuztean eta, azaldu dutenez, hurrengo bi asteetan ere joko dute protestara. Soldaten parekatzea ez ezik, soldaten igoera ere bilatzen dute beharginek.