AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile batek bizia galdu du Baionan, garabi bat gidatzen ari zela
Etxebizitza baten gainera erori da behargina, eta bertan hil da. Aurten gutxienez hamar lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko martxoaren 9
Langile batek bizia galdu du Baionan, garabi bat gidatzen ari zela

Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, langile bat hil da gaur Baionan (Lapurdi). Garabi bat gidatzen ari zela, etxebizitza baten gainera jausi da, eta modu horretan galdu du bizia. Oraingoz ez dute informazio gehiago argitaratu.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez hamar langile hil dira soldatapean lanean ari zirela.