AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat zauritua Landabenen, deskarga elektriko batek jota
Atzo eguerdian izan zen lan-istripua, 27 urteko beharginak behe-tentsioko kable bat ukitzean.
2025eko apirilaren 9
Langile bat zauritua Landabenen, deskarga elektriko batek jota
— ARGAZKIA Pamplona Actual

Iruñean (Nafarroa), Landabengo industrialdean, 27 urteko langile bat elektrokutatuta zauritu zen atzo, soldatapean lanean ari zela. 13:00ak aldera, behe-tentsioko kable bat ukitu eta deskarga elektriko bat jaso zuen. Larrialdi-zerbitzuetako beharginek, bertan artatu ostean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten zauritua. Bere pronostikoa erreserbatua da.

2025. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez lau langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.