AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat zauritu da Sestaon, makina batek hankak harrapatuta
Lanean ari zela jausi zitzaion hanken gainera makina bat. Aurten gutxienez zazpi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko otsailaren 10
Langile bat zauritu da Sestaon, makina batek hankak harrapatuta

Sestaon (Bizkaia) behargin bat zauritu zen atzo, lan-istripuz. 19:30ak aldera izan zen, Altos Hornos de Vizcaya hiribidean: han kokatutako lantoki batean lanean ari zela, gainera erori zitzaion makina bat, eta hankak harrapatu zizkion. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten langilea, eta oraindik ez dute bere egoeraren inguruko berririk eman.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Aste honetan bertan hil da behargin bat Barakaldon (Bizkaia), aldamio batetik jausita.