AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat zauritu da Mutiloan, altuera batetik erorita
Lau metroko altueratik jausi zen atzo 58 urteko behargina, Mutiloako industrialdean. Aurten, gutxienez 42 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024eko irailaren 25
Langile bat zauritu da Mutiloan, altuera batetik erorita

Atzo, asteartean, lan-istripu bat izan zen Mutiloan (Nafarroa). Bertako industrialdean gertatu zen, elektrizitate-instalazioez arduratzen den enpresa batean: eskailera batetik behera erori zen 58 urteko behargin bat, lau metroko altueratik. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten zauriturik.

Euskal Herriko iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 42 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.