AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat zauritu da Iruñean, lan-istripuz
Eraikuntza-lanetan ari zen 50 urteko behargina, eta aldamio bat erori zaio gainera. Atzo, gainera, bi langile hil ziren lanean ari zirela, Leotzen eta Loiun.
2024eko urriaren 16
Langile bat zauritu da Iruñean, lan-istripuz

50 urteko langile bat zauritu da gaur Iruñean (Nafarroa), Agoitz kalean eraikuntza-lanak egiten ari zela. Aldamio bat jausi zaio gainera, goizeko 09:00ak aldera. Politraumatismoak ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Pronostiko erreserbatua iragarri dute medikuek.

Atzo bi langile hil ziren lan-istripuz Euskal Herrian, Leotzen (Nafarroa) eta Loiun (Bizkaia), hain zuzen ere. Euskal Herrian, gutxienez 47 langilek galdu dute bizia aurten soldatapeko lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.