AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat zauritu da Cortesen, uzta-makina batek harrapatuta
Asteazkenean gertatu zen lan-istripua, eta Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman behar izan zuten behargina.
2022eko azaroaren 4
Langile bat zauritu da Cortesen, uzta-makina batek harrapatuta
— ARGAZKIA Noticas de Navarra

Cortesen (Nafarroa) lan-istripu bat izan zen joan den asteazkenean, goizeko 11:00etan. 35 urteko gizon bat da zauritutako langilea eta, Nafarroako larrialdi-zerbitzuek azaldu dutenez, uzta-makina batek harrapatu zuen Nueva Pilones delako errepidean.

Hainbat langilek atera zuten langilea makinaren azpitik, eta, ondoren, osasun-langileek artatu eta ospitaleratu zuten behargina. Tuterako (Nafarroa) Reina Sofia ospitalean dago.