AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat zauritu da Azkoitian, zutoin batetik erorita
Lau metroko altueratik erori da 51 urteko langilea, eta helikopteroan eraman behar izan dute Donostiako Ospitalera.
2020eko maiatzaren 20
Langile bat zauritu da Azkoitian, zutoin batetik erorita

Atzo, hilak 19, langile bat zauritu zen Azkoitian (Gipuzkoa). Zutoin batean kable instalazioa ezartzen ari zela, lau metroko altueratik amildu zen. Osakidetzako helikopteroan, Donostiako Ospitalera (Gipuzkoa) eraman behar izan zuten 51 urteko behargina.

Goizeko 08:45ak aldera izan zen lan-istripua, Madariaga auzoan.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 27 langile erail dituzte soldatapean lanean ari zirela (tartean, Zaldibarko hondakindegian desagertutako bi beharginak). Astelehenean, hilak 18, langile bat hil zuten Beriainen (Nafarroa). Kamioi baten atzealdeko gurpilak azpian hartu zuen.