AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat oso larri dago, Mungian teilatu batetik jausi ostean
Asteazkenean izan zen lan-istripua Mungiako Cofundi enpresan; itogin bat konpontzen ari zen 56 urteko behargina. Aurten gutxienez 71 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko abenduaren 16
Langile bat oso larri dago, Mungian teilatu batetik jausi ostean

Atzo jakinarazi zutenez, oso larri zauriturik dago joan den asteazkenean Mungian (Bizkaia) lan-istripu bat izan zuen behargin bat. Itogin bat konpontzen ari zen Cofundi enpresaren pabiloi batean, estaldurara igota, baina erori egin zen zati zeharrargia zapaltzean. Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten zauriturik.

Amaitzen ari da 2022. urtea, eta iturri sindikalen arabera, aurten 71 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.