AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Zanbranan, gidatzen ari zen kamioia iraulita
AP-68 errepidean izan da lan-istripua, Zanbrana parean. Urtea hasi zenetik, gutxienez hamasei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023eko apirilaren 17
Langile bat hil da Zanbranan, gidatzen ari zen kamioia iraulita
— ARGAZKIA Gasteiz Hoy

39 urteko langile batek bizia galdu du gaur AP-68 errepidean, Zanbrana (Araba) parean. Goizeko 07:00ak aldera izan da lan-istripua: kamioi bat gidatzen ari zen garraiolaria, baina, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, bidetik irten eta irauli egin da ibilgailua. Harrapatuta geratu da behargina, eta suhiltzaileek atera dute. Handik gutxira baieztatu dute hil egin dela langilea.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez hamasei langile hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.