AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da lan-istripuz Arrigorriagako Cementos Rezolan
Makina batean harrapatuta geratu da 45 urteko behargina. Aurten, gutxienez 56 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko urriaren 23
Langile bat hil da lan-istripuz Arrigorriagako Cementos Rezolan
— ARGAZKIA Heidelberg Materials Hispania

Lan-heriotza baten berri eman zuten atzo Arrigorriagako (Bizkaia) Cementos Rezola lantegian. 14:00ak aldera gertatu zen: tornu batean harrapatuta gelditu zen langile bat, eta bertan galdu zuen bizia. Ez dituzte horren arrazoiak argitu. 45 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 56 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela.