AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Izarrako bulego batean, lanean ari zela
Urteko aurreneko lan-heriotza da Euskal Herrian. Iaz, gutxienez 69 beharginek galdu zuten bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.
2023eko urtarrilaren 11
Langile bat hil da Izarrako bulego batean, lanean ari zela

Astelehen arratsaldean 56 urteko langile bat hil zen Izarran (Araba), Kutxabanken bulego batean, soldatapean lanean ari zela. Dirudienez, bakarrik ari zen lanean, eta heriotza "ez traumatiko" bat izan zen. Urte berria hasi zenetik argitara atera den lehenengo lan-heriotza da Euskal Herrian.

2022. urtean, gutxienez 69 langile hil ziren Euskal Herrian soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Heriotza horietatik 23 izan ziren "ez traumatikoak", LAB sindikatuaren esanetan, "arazo kardiobaskularrak eragiten dituzten faktore laboralak tarteko".