AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Iruraiz-Gaunako obra batean
Lan-istripu "ez traumatiko" batean hil zen joan den asteazkenean. Aurten, gutxienez 69 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko abenduaren 10
Langile bat hil da Iruraiz-Gaunako obra batean

Atzo jakinarazi zutenez, 56 urteko behargin bat zendu zen Iruraiz-Gaunan (Araba) pasa den asteazkenean, soldatapean lanean ari zela. Hain zuzen, txalet batean ari zen eraikuntza-lanetan, eta lan-istripu "ez traumatiko" bat izan zuen. Ondoezik sentitu zenean jaso zuten abisua osasun-zerbitzuek, baina lanpostuan hil zen langilea.

Iturri sindikalen arabera, 2022. urtea hasi zenetik, gutxienez 69 behargin hil dira Euskal Herrian lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.