AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Irunen, obra batean aldamiotik erorita
Gaur goizean, Irungo obra batean galdu du bizia behargin batek. Aurten gutxienez bost lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko urtarrilaren 26
Langile bat hil da Irunen, obra batean aldamiotik erorita

Irunen (Gipuzkoa) langile bat hil da gaur goizean, 11:00ak aldera, obra batean soldatapean lanean ari zela. Oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, aldamio batetik erori da; hain justu, hirugarren solairu batetik. Kolpearen ondorioz zendu da.

45 urte zituen beharginak, eta Construcciones Arixu enpresarentzat jarduten zuen.

Urtea hasi zenetik, gutxienez bost langile izan dira soldatapean erailak Euskal Herrian; horietako hiru, altueratik jausita.