AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da, Funesen jasandako lan-istripu baten ondorioz
Elikagai-enpresa batean lanean ari zela, makina batek besoa harrapatu zion atzo 29 urteko beharginari, eta bart zendu da. Aurten, gutxienez 45 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2024eko urriaren 7
Langile bat hil da, Funesen jasandako lan-istripu baten ondorioz
— ARGAZKIA CD Funes

Lan-istripu bat izan zen atzo Funesen (Nafarroa), Bodega Romana industrialdeko elikagai-enpresa batean. Langile bati besoa harrapatu zion makina batek, eta larriki zauritu zen. Suspertze-lanak egin ostean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, Iruñera (Nafarroa).

Oso larri zegoen gaztea, eta berriki jakinarazi dute bart hil dela ospitalean. Fiterokoa (Nafarroa) zen behargina, eta 29 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 45 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.