AKTUALITATEA / Lan-erailketak
Langile bat hil da Donostiako obra batean
Intxaurrondoko Otxoki parkeko lanetan ari zen langilea; konortea galdu eta hil egin zen. Aurten, gutxienez 62 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko urriaren 20
Langile bat hil da Donostiako obra batean

Atzo, urriaren 19an, langile bat zendu zen Donostiako (Gipuzkoa) Intxaurrondo auzoan, Otxoki parkeko obran lanean ari zela. Irutxuloko Hitza-k azaldu duenez, 11:30ak aldera galdu zuen konortea beharginak, eta hil egin zen; suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Donostiako Kontseilu Sozialistak salatu du "kapitalismoari berezkoa zaion metaketa-beharrak eragindako biolentziaren beste kasu bat" dela atzoko lan-heriotza.

Euskal Herriko iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 62 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.