AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Berriobeitiko Saint Gobain Abrasivosen, lanera sartzera zihoala
Ondoezik sentitu da behargina bere lanpostura sartzear zenean. Aurten gutxienez 67 lan-heriotza izan dira jada.
2022eko azaroaren 30
Langile bat hil da Berriobeitiko Saint Gobain Abrasivosen, lanera sartzera zihoala
— ARGAZKIA Pamplona Actual

Gaur, azaroaren 30ean, 56 urteko langile batek galdu du bizia Berriobeitin (Nafarroa). Saint Gobain Abrasivos enpresan jarduten zuen, eta lanera sartzera zihoala, ondoezik sentitu da; lantokian bertan zendu da.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 67 langile hil dira aurten euren lanpostuetan, lanpostuetara bidean edo lanetik bueltan.