AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat eraila Trapagarango Productos Tubularesen, hilabeteko bigarrena enpresa berean
Beharginak ostegunean izan zuen istripua Trapagarango fabrikan. Irailaren hasieran 25 urteko langile batek galdu zuen bizia lantegi berdinean.
2020eko urriaren 5
Langile bat eraila Trapagarango Productos Tubularesen, hilabeteko bigarrena enpresa berean

Aurreko ostegunean, hilak 1, lan-istripua izan zuen langile batek Trapagarango (Bizkaia) Productos Tubulares enpresan. Larunbat gauean jakinarazi zutenez, handik bi egun ingurura zendu zen istripuaren ondorioz.

Hilabete berean enpresa berdinean gertatu den bigarren hilketa da honakoa. Irailaren 4an 25 urteko langile batek galdu zuen bizia, 20 metroko altueratik amilduta. Langoitia Estructuras Metalicasentzat jarduten zuen soldatapean, eta azpikontratatuta ari zen lanean Productos Tubularesen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herriko gutxienez 41 hil erail dituzte haien lanpostuetan. Sindikatuek jasotako datuen arabera, 50 izan daitezke erailketak aurten.