AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat eraila Olaberrian, urteko zazpigarrena gutxienez
Arcelor enpresaren Olaberriako lantokian zamalanetan ari zen garraiolari bat hil dute gaur. Ibilgailuak azpian hartu du behargina, eta bertan zendu da. 2013. urtean antzeko erailketa bat izan zen toki berean. 2020. urtea hasi zenetik, gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan.
2020eko urtarrilaren 22
Langile bat eraila Olaberrian, urteko zazpigarrena gutxienez

Gaur, hilak 22, langile bat erail dute Arcelor Mittal enpresak Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantokian. Zamalanetan jarduten zuen 59 urteko garraiolariak, eta oraindik argitu ez dituzten arrazoiak medio, ibilgailuak azpian hartu du goizean. Hala, beste kamioi baten aurka zapaldu du, eta bertan zendu da.

LAB sindikatuak gogoan izan du, 2013. urtean, antzeko erailketa bat izan zela lantegi berean. Orduko hartan ere garraiolari bat hil zuten.

2020. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan.