AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat eraila Laudioko Tubacex enpresan
Gaur, uztailak 4, 25 urteko langile bat erail dute Tubacex enpresaren Laudioko (Araba) lantokian. Pieza bat erori zaio gainera, soldatapean lanean ari zela.
2019eko uztailaren 4
Langile bat eraila Laudioko Tubacex enpresan

Aiaraldea-k eman du beharginaren erailketaren berri. Ordezkari sindikal batek azaldu du "egoera jasanezina" dela lantegian. Izan ere, duela 9 urte, modu berean izan zen eraila beste behargin bat.

10 urtean, Tubacex enpresan hil duten laugarren langilea da gaurkoa; Murgako (Araba) lantokian duela bi urte erail zuten behargin bat, eta iaz, bi izan ziren hildakoak, Orozkon (Bizkaia).

Erantzunak eta mobilizazioak