AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat eraila Eltziegoko upategi batean, robot-makina batek azpian hartuta
Zamalanetan ari zela harrapatu zuen makinak, joan den ostiralean. Aurten gutxienez 50 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean.
2021eko urriaren 14
Langile bat eraila Eltziegoko upategi batean, robot-makina batek azpian hartuta

Aurreko ostiralean, urriaren 8an, beste lan-erailketa bat izan zen gurean. Eltziegoko (Araba) Bodegas Eguia upategian hil zen langile bat; zamalanetan ari zela, paletizatzeko robot-makina batek hartu zuen azpian. Harrapatuta geratu zen, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu eta behargin zauritua helikopteroz erietxera eraman bazuten ere, ospitalera heldu aurretik zendu zen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 50 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.