AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat eraila Azpeitiko zerrategi batean
Nuarbe auzoko zerrategi batean zauritu da 58 urteko behargina. Sindikatuen datuen arabera, gutxienez 66 dira aurten haien lanpostuetan bizia galdu duten langileak.
2020eko abenduaren 11
Langile bat eraila Azpeitiko zerrategi batean

Gaur, abenduak 11, beste langile bat izan da eraila Euskal Herrian. Azpeitiko (Gipuzkoa) Nuarbe auzoan izan du lan-istripua 58 urteko beharginak, zerrategi batean. Zergatiaren berri eman ez badute ere, zauritu egin dela eta ezin izan dutela suspertu azaldu du Lakuak.

2020. urtea hasi zenetik, sindikatuek argitaratutako datuen arabera, Euskal Herrian 66 langile hil dituzte haien lanpostuetan.