AKTUALITATEA / Soldata sistema
Lan-istripua izan du Iruñeko igeltsero batek
Iruñeko Alde Zaharrean jazo zen ezbeharra ostegunean: langile bat altueratik erori zen, lanean ari zela.
2024eko ekainaren 29
Lan-istripua izan du Iruñeko igeltsero batek

Iruñeko (Nafarroa) Maiatzaren Bia kalean ari zen lanean 33 urteko igeltseroa, etxe batean. Azaldu dutenez, lehen pisutik jausi zen joan den ostegunean, ekainaren 27an. Abisua jasotzean, anbulantzia bertaratu zen Alde Zaharrera, eta gizona artatu zuten.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera lekualdatu zuten, eta hanketako bat hautsita duela ematen du, nahiz eta ez duten pronostikoaren berri eman.