AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Labankadaz eraso diote kalean lo egiten ari zen gazte bati, Getxon
Kutxazain batean ari zen lo egiten gorputzeko hainbat tokitan sastatu zutenean.
2022eko irailaren 12
Labankadaz eraso diote kalean lo egiten ari zen gazte bati, Getxon

Aurreko ostiralean jakinarazi zutenez, goizaldeko 05:00ak aldera, gazte bati eraso zioten Getxoko (Bizkaia) Telletxe plazako kutxazain batean. Dirudienez, kutxazain horretan ari zen gaua egiten, eta gorputzeko hainbat ataletan sastatu zuten labana batekin.

25 urte ditu erasotua izan zen gazteak, eta jatorri kolonbiarrekoa da. Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten larriki zauriturik.