AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Labanaz eraso du emakume bat bikotekide ohiak, Gasteizen
Gasteizko Lakua auzoan izan zen erasoa atzo arratsaldean. 85 urteko gizona hainbatetan saiatu zen emakumea sastakatzen, eta besoetan egin zizkion zauriak.
2020eko azaroaren 23
Labanaz eraso du emakume bat bikotekide ohiak, Gasteizen

Atzo, 16:30ak aldera, emakume bati eraso egin zion bikotekide ohiak Gasteizko (Araba) Lakua auzoan. Batzar Nagusien kalean izan zen: 85 urteko gizonezkoak labanaz eraso zuen emakumea, eta hura sastakatzen ahalegindu zen. Eskuak erabiliz saiatu zen emakumea labankadak saihesten, eta besoetan egin zizkion zauriak erasotzaileak. Kalean zeuden hainbat pertsonak geldiarazi zuten.

Erietxera eraman behar izan zuten emakumea artatua izan zedin. Arabako Alea-ren arabera, arriskutik kanpo dago.