AKTUALITATEA / Kubaren aurkako blokeoa
Kubara eramateko material bilketak datozen orduetan
EHKSk eta IASek, Euskadi-Cubarekin elkarlanean, 93 herritan eta 100 hezigunetan antolatu dituzte bilketak Kubarekin elkartasunez. Bihar izango da egunik seinalatuena.
2026eko apirilaren 24 - 08:32
Kubara eramateko material bilketak datozen orduetan
Kubarekiko blokeoa eta inperialismoa salatzeko mobilizazioa Bilbon, EHKSk antolatuta.

Kubara eramateko oinarrizko produktuak biltzen ari dira azken egunetan Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS) eta Ikasle Antolakunde Sozialista (IAS), Euskadi-Cuba elkartearen eskutik. 100 hezigunetan ipini dituzte materiala jasotzeko puntuak, apirilaren 13an hasi eta gaurko egunera bitartean, eta 93 herritako kaleetan eta plazetan ere egingo dituzte bilketak datozen orduetan. Egunik seinalatuena biharkoa izango da, apirilaren 25a.

Aipatutako hiru antolakundeek apirilaren 7an eman zuten elkartasun-ekimenaren berri. Kubako Iraultzaz geroztik AEBek "Kubaren aurka izan duten politika isolazionista eta kriminala" salatu zuten, Kubako egoera larria horren ondorio dela gogoraraziz, eta ohartarazi zuten Donald Trumpen agintaldietan larriagotu dela blokeo-erregimen hori. Seinalatu zuten, gainera, esku-hartze militar baterako arriskua oso bizia dela gaur egun.

Hona hemen bihar, larunbatez, zein herritan izango diren Kubaren aldeko material-bilketak. Jarraian, zein material jasoko duten ere zehazten da: