AKTUALITATEA / Krisi kapitalista
Kontsumoko Prezioen Indizeak eta azpiko inflazioak gora egin dute urtarrilean
%5,8koa da urte arteko inflazio tasa aurreratua, abenduan baino %0,1 altuagoa. Azpiko inflazioa, berriz, %7,5era igo da.
2023eko urtarrilaren 30
Kontsumoko Prezioen Indizeak eta azpiko inflazioak gora egin dute urtarrilean

INEk "erregaien prezioen igoerari" eta "jantzien eta oinetakoen merkatzearen moteltzeari" egozten dio azken igoera. Elektrizitatearen prezioa iazko urtarrilean baino gehixeago jaitsi da, baina orduko megawattak duela bi urteko preziotik urrun jarraitzen du, halere. Gauzak horrela, ezaguna da fenomeno horien guztien efektua: burgesiak langile klasearen soldaten eta aurrezkien arpilatzea areagotzea.

Gainera, azpiko inflazioaren urteko aldakuntza tasa aurreratuaren igoerari erreparatuta, inflazioak goraka jarraitzea espero da. INEren azken estimazioaren arabera, bost hamarren igo da indize hori urtarrilean, %7,5eraino.