AKTUALITATEA / Zuzenbide burgesa
Konfinamendu garaian semea Ertzaintzarengandik babestu zuen emakumea epaitzen ari dira Bilbon
Itxialdi orokorra indarrean zenean, buruan gaitz bat duen gazte batengana hurbildu ziren ertzainak Bilboko San Frantziskon, kontu eske. Mutila babesten saiatu zen bere ama, baina borrarekin jo zuen polizietako batek. Poliziari eraso egitea egotzita, emakumea epaitzen hasi dira.
2022eko martxoaren 17
Konfinamendu garaian semea Ertzaintzarengandik babestu zuen emakumea epaitzen ari dira Bilbon

Asko izan ziren, 2020ko itxialdi orokorraren garaian, sare sozialen bidez argitaratu ziren polizia-bortizkeria kasuak. Bilboko (Bizkaia) San Frantzisko kalean izan zen kasu horietako bat martxoaren 26an. Kalean zebilen gazte batengana gerturatu zen Ertzaintza egun horretan, kontu eske. Mutilaren ama hurbildu zen orduan, semea babesteko; buruan gaitz bat duela azaldu zien polizia-agenteei. Ertzainetako batek, baina, emakumearen aurka jo zuen, eta borrarekin kolpatu zuen.

San Frantziskoko bizilagun ugarik salatu zuten gertatzen ari zena haien balkoietatik, eta bideoz jasotzea ere lortu zuen batek; horrek guztiak bizilagunen aurkako errepresioa handitu zuela salatu du Bizkaiko SOS Arrazakeriak taldeak.

Poliziari eraso egitea leporatu diote emakumeari. Hain justu, lesio arinak eragitea eta agintaritzaren aurka atentatzea egotzita ari dira epaitzen, Bilbon. Atzo hasi zen epaiketa, eta Bizkaiko SOS Arrazakeriak kolektiboak deituta, elkarretaratze bat izan zen epaitegiaren aurrean.Kokoteraino gaude polizia-arrazakeriaz. Inpunitaterik ez", zioen mobilizazioan eutsi zuten pankartak.