AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Konfinamendu garaian, indarkeria matxistarekin lotutako 127 salaketa aurkeztu dituzte Nafarroan
Martxoaren erdialdetik hona, 127 salaketa jarri dituzte Nafarroan indarkeria matxistagatik. Aste honetan atera da argitara Uharten jazotako eraso bat.
2020eko maiatzaren 7
Konfinamendu garaian, indarkeria matxistarekin lotutako 127 salaketa aurkeztu dituzte Nafarroan

Nafarroako Parlamentuaren batzarrean jakinarazi dutenez, alarma egoera ezarri zenetik, indarkeria matxistarekin lotutako 127 salaketa aurkeztu dituzte Nafarroako Foru Erkidegoan. Larrialdietarako zentroan 19 emakume eta haietako batzuen 26 seme-alaba artatu dituzte apirilaren 6tik hona.

Besteak beste, aste honetan jakinarazi dute emakume bati eraso egin ziola gizonezko batek Uharteko (Nafarroa) etxebizitza batean.