AKTUALITATEA / Gazte koordinadora sozialista
Komite Antifaxista sortu dute Goi Erriberan
"Atzoko eta gaurko adierazpen faxistei" aurre egingo die taldeak. Bihar bilduko da Mendabian, 17:30ean.
2025eko otsailaren 14
Komite Antifaxista sortu dute Goi Erriberan

Goi Erriberako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Komite Antifaxista bat sortu du. Helburua da "atzoko eta gaurko adierazpen faxistei" aurre egitea, baita "sareetan, kalean eta instituzioetan" ikus daitezkeen "diskurtso eta jarrera erreakzionarioei" kontra egitea ere. Talde berriak "modu aktiboan" egin nahi du borroka faxismoaren eta gorakada erreakzionarioaren aurka, GKSk azaldu duenez, eta horretan jardungo du aurrerantzean.

Hitzordu baten berri ere eman du. Bihar, larunbatez, bilera bat egingo du Komite Antifaxistak, Mendabian (Nafarroa). Mendaberria lokalean izango da bilera, arratsaldeko 17:30ean, eta bertaratzera deitu dute bertako kideek. "Ezin diegu espaziorik utzi langile-klasearen eskubideen kontra doazen adierazpen faxistei", gaineratu dute.