AKTUALITATEA / Iheslari politikoak
Joseba Sarrionandia iheslari politiko ohia Euskal Herrira itzuli da ia lau hamarkadaren ostean
Iurretarrak 1985ean egin zuen ihes Martuteneko espetxetik, eta 36 urtez egon da erbestean.
2021eko apirilaren 22
Joseba Sarrionandia iheslari politiko ohia Euskal Herrira itzuli da ia lau hamarkadaren ostean

Euskal Herrian da Joseba Sarrionandia iheslari politiko ohia. 1980an atxilotu zuten iurretarra, 22 urte zituela, haren militantzia politikoa zela eta. ETAko kidea zen, eta hainbatetan auzipetu eta gero, hemezortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, haren aurkako hiru kausarekin lotuta.

Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan gatibu zutela egin zuen ihes Sarrionandiak, Iñaki Pikabea preso politikoarekin batera. 2016ra arte ez zuen agerpen publikorik egin, eta urte horretan atera zen argitara Kuban zegoela.