AKTUALITATEA
Jakes Esnal militante politiko lohizundarra hil da
32 urtez izan zuten espetxean preso, eta duela bi urte utzi zuten baldintzapeko askatasunean.
2025eko urriaren 17
Jakes Esnal militante politiko lohizundarra hil da
— ARGAZKIA Isabelle Miquelestorena/Sud Ouest-en bidez

Jakes Esnal militante eta preso politiko ohia zendu da, Kazeta.eus atariak gaur goizean jakinarazi duenez. Donibane Lohizunekoa (Lapurdi) zen Esnal, eta ETA erakundeko militantziari lotuta atxilotu eta espetxeratu zuten 1990ean. 32 urtez izan zuten gatibu kartzelan, eta duela bi urte utzi zuten aske baldintzapean: 2022ko urriaren 18an atera zen Lannemezango presondegitik.

Esnali bizi osoko kartzela-zigorra jarri zion 1997an Parisko Auzitegiak, Argala Komandoa deiturikoa osatzen zuten lapurtarretako bat izatea leporatuta. Frederic Xistor Haranbururekin batera atxilotu zuten 1990eko apirilean, Unai Parot atzeman ostean, eta biziarteko zigorra ezarri zieten. Berez, sententziaren arabera, Esnalek eskubidea zuen 2007an baldintzapeko askatasunean geratzeko, baina ez zuten hori bete 2022ra arte.

Kartzelatik atera ondoren, urtebeteko "frogaldia" ezarri zioten preso politiko lohizundarrari, kontrol telematiko zorrotz baten bidez besteak beste. 70 urteak beteak zituen espetxetik irten zenean.