AKTUALITATEA / Itzalaldi elektrikoa
Itzalaldi erraldoia Europa hegoaldean
Elektrizitate-horniduraren mozketa orokortuek Espainiako eta Frantziako estatuei eragin diete, baita Portugali ere.
2025eko apirilaren 28
Itzalaldi erraldoia Europa hegoaldean

Gaur eguerdian, 12:30ak aldera, argi-mozketa erraldoiak izan dira Espainiako eta Frantziako estatuetako hainbat eremutan, baita Portugalen ere. Badirudi itzalaldiek Espainiako Estatu osoan izan dutela eragina, Balear Uharteetan eta Kanarietan izan ezik. Mozketek ondorioak izan dituzte trafikoan, ospitaleetan, lantokietan, telefono mugikorren estalduran eta Interneterako sarbidean, besteak beste.

Sare elektrikoen agentzien arabera, "itzalaldiaren jatorria aztertzen ari dira". Oraingoz, ez dute baztertzen "zibereraso" baten hipotesia.