AKTUALITATEA / Errepresioa
Ito egin da Bilbon poliziarengandik ihesi zihoan gazte bat
Poliziarengandik ihesi zihoala, uretara jauzi egin eta ito egin da 22 urteko gaztea. Goizeko aurreneko orduan topatu dute haren gorpua, Ibaizabalen.
2021eko apirilaren 8
Ito egin da Bilbon poliziarengandik ihesi zihoan gazte bat

Larrialdi-zerbitzuek azaldu dutenez, goizeko aurreneko orduan hilda aurkitu dute 22 urteko gaztea. Poliziarengandik ihesera emana zen goizaldean, eta uretara salto egin du azkenean. Ito egin da Bilboko itsasadarrean.

04:00ak aldera ekin diote haren bilaketari San Inazioren eta Zorrotzaurreren artean, eta handik bi ordu ingurura jakinarazi dute larrialdi-zerbitzuek Ibaizabalen topatu dutela gorpua.