AKTUALITATEA / Soldata sistema
Istripu larria Lantarongo piroteknia-enpresan: pertsona bat hil eta beste bat zauritu da
FML lantokian izan da leherketa, Bergondan, baina ez dute zehaztu ea biktimak bertako langileak ote diren. Aurten, gutxienez sei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2026eko otsailaren 23
Istripu larria Lantarongo piroteknia-enpresan: pertsona bat hil eta beste bat zauritu da
— ARGAZKIA Diario de Ávila

Istripu larri bat izan da gaurkoan Bergondan (Lantaron, Araba): leherketa handi bat gertatu da FML piroteknia-etxean, eta bizia galdu du pertsona batek. Bigarren lagun bat, gainera, larriki zauritu da bertan. Ez dute zehaztu ea bi biktimak enpresako beharginak ote diren, Berria-k azaldu duenez.

Gaurko gertakarien xehetasunen faltan, sei dira urtea hasi zenetik Euskal Herrian erregistratu diren lan-heriotzak. Aurreko urtean, 2025ean, gutxienez 84 langilek galdu zuten bizian soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.