AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Irungo SNA Europe enpresako langileek greba egin dute gaur
Langileen %85eko jarraipena izan du grebak ELA sindikatuaren arabera; hitzarmena sinatzeko negoziaketak geldirik daudela salatu dute.
2022eko apirilaren 8
Irungo SNA Europe enpresako langileek greba egin dute gaur

Irungo (Gipuzkoa) SNA Europe enpresako (Palmera zaharra) langileen %85ek greba egin dute gaur; 2021. urtean agortu zen hitzarmena, eta enpresak egindako proposamenak "neurri atzerakoiak" dituela salatu dute.

"Enpresak hitzarmen duin bat lortzeko beharrezkoak diren edukiak mahai gainean jartzen ez dituen bitartean" mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute langileek.