AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Irunen, emakume bat itotzen saiatu da bere bikotekide ohia
Aurrez urruntze-agindu bat ezarri zioten 40 urteko erasotzaileari.
2025eko urriaren 29
Irunen, emakume bat itotzen saiatu da bere bikotekide ohia

Irunen (Gipuzkoa), emakume bat erailtzen saiatu da bere bikotekide ohia. Joan den igandean izan zen erasoa: etxeko eskaileretan, andrea itotzen ahalegindu zen 40 urteko gizonezkoa, hari lepotik helduta. Gainera, indarrez sartu zen emakumearen etxebizitzara, eta hainbat altzari eta tresna hautsi zituen.

EITBk jaso duenez, bizilagunek lagundu zioten biktimari, erasotzailea urrunduz eta atxikirik hartuz. Abisua eman ostean atxilotu zuten gizona, eta hura espetxeratzeko agindua eman zuen Irungo epaile batek.

Iturri beraren arabera, aurrez ere eraso zion emakumeari gizonezkoak, eta berekiko urruntze-agindu bat ezarri zioten. Gaur egun, ez zegoen indarrean agindu hori.