AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Iruñean, emakume bat denbora luzez giltzapetuta izan zuen bere bikotekideak
Erasotzaileari 21 hilabeteko zigorra jarri diote berriki, tratu txarrengatik. Komunera joaten ere ez zion uzten.
2025eko abenduaren 12
Iruñean, emakume bat denbora luzez giltzapetuta izan zuen bere bikotekideak

61 urteko gizonezko bati 21 hilabeteko espetxe-zigorra eta lau urterako urruntze-agindua ezarri dizkio Nafarroako Probintzia Auzitegiak, bere bikotekideari emandako tratu txarrengatik. Iruñean (Nafarroa) batera bizi zirenean, erasotzaileak "biolentzia fisikoa, psikikoa eta sexuala" erabili zuen emakumearen aurka, sententziak jasotzen duenez.

Bikotea 2019an hasi zen elkarrekin bizitzen, Iruñean alokairuan hartutako logela batean, jatorriz Perukoa den emakumea Nafarroara mugitu zenean. Tratu txarren barruan, gizonak logelan giltzapetzen zuen emaztea, ez baitzion bertatik ateratzen uzten. Sukaldera edo komunera joaten ere ez zion lagatzen, eta pixontzi bat erosi zuen beretzat, bere beharrak bertan egin zitzan eta gelatik irten ez zedin.