AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Indarkeria matxistagatik aurrekari larriak ditu Barakaldon arma bat lapurtu zuen gizonak
Arma kendu zion polizia bati 19 urteko gizonezkoak. Beranduago jakinarazi dutenez, gazteak tratu txar larriak eman dizkio bere bikotekide ohiari.
2023eko azaroaren 21
Indarkeria matxistagatik aurrekari larriak ditu Barakaldon arma bat lapurtu zuen gizonak

Asteburuan jakinarazi zuten 19 urteko gizonezko baten bila ari zirela Barakaldon (Bizkaia), itxura zenez, pistola bat lapurtu ziolako ertzain bati, bere etxean. Atzo agertu zen gaztea Deustuko (Bilbo, Bizkaia) polizia-etxean, eta atxilo eraman zuten.

Gerora argitara atera denez, gizonak aurrekari larriak ditu indarkeria matxistagatik: tratu txarrak eman dizkio bere bikotekide ohiari.